Giro ederra inauterietan

Guaixe 2019ko mar. 11a, 13:22

Mozorrotuta herri kiroletan aritu ziren. Argazkia: Ines Huarte.

Hiriberriarrek larunbatean ospatu zituzten ihoteak. Mozorrotu gazteek herri kiroletan neurtu zituzten indarrak goizean. Trikitilariek doinua jarri zioten lehiari. Pintxoak dastatzeko aukera ere egon zen. Bazkaldu ondoren hainbat belaunaldietako hiriberriarrek mus eta partxis lehiaketetan neurtzeko aukera izan zuten. Iluntzean aitittarko erre zuten, inguruan dantzatzen zuten bitartean. Herri kirolekin bukatu zuten, sokatiran.