Ion Barbarinek Samuel Becketten Godoten esperoan (Alberdania, 2001) antzezlanaren pasarte bat irakurri zuen Nafarroako Parlamentuan atzo. Antzezlanen zatiak irakurriz despeditu zen Antzerkiaren Eguneko ekitaldia, Nafarroako Parlamentuak eta Kultura Departamentuak aurrenekoaren egoitzan antolatu zutena. Ekitaldian antzerkia “gaurkotasun osoko kultura-gertaera nabarmen gisa duen garrantzia” azpimarratu zuten, “pentsamendu kritikoa eraikitzeko gaitasuna du eta bere etorkizuna belaunaldi berrietan datza”. Gainera, Isabelle Huppert aktoreak idatzitako manifestua irakurri zuten bi aktorek.
Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez Igarzak nabarmendu zuen arte eszenikoak tresna kolektibo eta bizi ditugun errealitate anitzen eraldatzaile direla. Krisi garaian antzerkiak bisi izan dituen murrizketak azpimarratu eta gobernua babesten duen laukoak arlo horretan hartutako neurriak aipatu zituen.