San Esteban eguna ospatuko dute Ihabarren

Guaixe 2023ko abe. 19a, 13:58
2022ko Ihabarko udako festetan herritarrak bazkarian. ARTXIBOA

Abenduaren 26an, asteartea, ospakizuna izanen dute Arakilgo herrian.

Mahaiaren inguruan bilduko dira ihabarrak abenduaren 26an, asteartea, San Esteban eguna ospatzeko. 13:30ean haurren bazkaria izanen da, eta, ondoren, helduen txanda iritsiko da. Bazkaltzeko zizka mizkak, errusiar entsalada, salda, haragia eta mamia izanen dute. Abenduaren 20an baino lehen eman behar da izena 660953273 (Idoia) telefonoan; helduak 15 eurotan eta haurrak 8 eurotan. Ondoren, 17:30ak aldera, dantzaldia izanen da.