Duatloia

Mikel Astiz, Espainiako Duatloi Txapelketan

Guaixe 2024ko ots. 19a, 09:30
Mikel Astiz. ARTXIBOA

Hijarren jokatutako txapelketan Ihabarko duatleta 37. sailkatu zen

Otsailaren 11n Espainiako Distantzia Erdiko Duatloi Txapelketa jokatu zen, Hijarren (Teruel). Duatletek hasieran 9,3 km korrika egin behar zituzten, bizikleta hartu eta 61 kilometroko ibilbidea osatu, azkenean korrika 3,1 km osatzeko. Elite mailan parte hartu zutenen artean Mikel Astiz Erro (Hiru Herri) ihabardarra zegoen. 

Fernando Zorrilla izan zen elite mailan azkarrena (1:06:00). Mikel Astizek lan ona egin zuen eta 37. sailkatu zen (1:14:00). Emakumezkoen elite mailan triatloi proba izan zuten, aurrekoei igeriketa gaineratuta. Laura Gomez gailendu zen (3:05:09).