Ihabarren ere Korrikaren alde!

Guaixe 2024ko mar. 13a, 11:20
2022ko Korrika itxoiten, Ihabarren. Artxiboa

Martxoaren 17an, igandea, Korrika Txikia ospatuko dute Arakilgo herrian.

Martxoaren 19an goizean pasako da Korrika Ihabartik eta berotzen joateko igandean, martxoaren 17an, Korrika Txikia antolatu dute. 12:00etan haurrendako tailerrak izanen dira, eta 13:00etan Korrika pintxo potea antolatu dute; etxetik eramando pintxoak dastatzeko aukera izanen dute ihabarrek. Dastatutako pintxoen artean Arakilgo pintxo lehiaketara eramanen duten pintxoa aukeratuko dute. Arakilgo pintxo lehiaketa martxoaren 23an, larunbata, izanen da, Izurdiagan.

Ihabarko Korrika Txikia eguna Korrika txikia lasterketarekin amaituko da, arratsaldean, baina aurretik, 14:30ean, paella jatea eginen dute; izena martxoaren 14a, osteguna, baino lehen eman behar da, Ikerri esanda (650 767 219), helduek 15 eurotan eta haurrek 8 eurotan.