Buruhauste bat gutxiago Ihabarren

Guaixe 2024ko api. 23a, 11:32

Aurri egoeran zegoen etxe batean esku hartu du.

Arakilgo Udalak Ihabarko Kale Nagusiko 18. zenbakian dagoen eta aurri egoeran zegoen etxebizitzan esku hartu zuen. Teilatua bota, barrutik hustu, paretak sendotu eta iragazgaiztu, zoruan porlana zabaldu eta barrura eroriko den euri ura biltzeko lanak egin zituen martxoan. Udalak berak Ekaiko Ganadero etxean gauza bera egiteko asmoa du.