Igandean Irañeta motorzaleen bilgune izango da, V. Enduro Irañeta proba baitago jokoan. Pilotuak goizean goiz bilduko dira Irañetan, 8:00etatik aurrera pasa beharko dituztelako motorren egiaztapen probak. Baina enduro lasterketa, berez, 10:00etan hasiko da. Pilotuen artean sakandarrak izango ditugu.
Enduroa motokrossaren eta trialaren nahasketa da: motokrossaren abiadura eta trialaren teknika nahasten ditu.