Bake epaile titularraren eta ordezko karguak betetzeko deialdia

Guaixe 2024ko api. 30a, 11:45

Irañetako udaletxea. ARTXIBOA

Eskabideak maiatzaren 14ra arte aurkez daitezke.

Irañetako Udalak deialdia egin du herriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsak betetzeko. Ardura hori hartzeko interesa duenak udalaren bulegoetan aurkeztu beharko du eskabidea. Horretarako epea maiatzaren 14an despedituko da.