Magnak 2 puntu hegan egiten utzi zituen

Guaixe 2014ko abe. 1a, 10:23

4-1 irabazten zioan Irurtzungo taldea eta azkenean launa berdindu zuen Marfilek

Porrot zaporea zuen berdinketarekin despeditu zen, ostiralean, Magna Nafarroa Xota eta Marfilen kontrako partida. Izan ere, Magnak 2 puntu hegan egiten utzi zituen, 4-1 irabazten joan ondoren launa berdindu baitzuen Marfilek.

Lehen zatiaren hasieren bikain aritu ziren Imanol Arregiren mutilak, jaun eta jabe. 4-1 aurreratu ziren Eseverri, Adolfo (euren ate propioan) eta Tolrák (2) sartutako golei esker. Une batzutan Irurtzungo lau jokalari aritu ziren elkarrekin jolasten –Asier, Martil eta Dani eta Javi Saldise– baina Marfilek distantziak txikitu zituen eta 4-3 hurbildu zen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian bi taldeak parez pare aritu ziren eta, azkenean, Marfilek launa berdintzea lortu zen. Porrot zaporea utzi zuen berdinketa.

Guztia konplikatzen da
Sailkapenean . Espainiako Kopa jokatzea da Irurtzungo taldearen helburua eta horretarako lehen 8 taldeen artean sailkatu behar da. Hortaz, geratzen diren 3 jardunaldietan irabaztera atera beharko du Irurtzungo taldeak.
 “Pena izan da Marfil partidan sartzen uztea. 4-1 irabazten gindoazen eta atsedenaldira sekulako abantailarekin joan ahal ginen. Baina 3 minututan pistoia jaitsi dugu eta bi gol sartzen utzi diegu. Azken gola ere gure akats larri bat izan da. Hortaz, ihes egin diguten bi puntu garrantzitsu galdu ditugu eta guztia izugarri konplikatu zaigu, Espainiako Koparako sailkatzeko soilik 3 partida geratzen direlako” adierazi zuen Imanol Arregik partida bukaeran.

Ostiralean Lugoren kontra
Magna Nafarroak sailkapenean punturik gabe azkena den Lugo izango du aurkari ostiralean, 18:00etan, Lugon.