Urko eta Nagore Pikuxarren

Guaixe 2015ko mar. 27a, 11:31

Gaur, 20:30ean, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan

Urko Menaiak (gitarra eta ahotsa) eta Nagore Etxabek (bateria) kontzertua eskainiko dute gaur Pikuxar euskal txokoan. Lehenak bere abestiak kalean kantatzen urteak eman ditu. Bigarrena artista grafikoa da, 2012ra arte Brasil aldean ibili zena arte plastikoak lantzen. Pasa den urte akaberan folk musika sortzeko Urko Menaia and The Basques laukotean elkartu ziren beste bi musikarirekin. Gaur formatu txikiagoan, Urko eta Nagore, gitarra eta perkusioa hartuta etorriko dira Irurtzunera.