Marc Tolrák Xota utziko du

Guaixe 2015ko eka. 26a, 09:37

Bartzelonara itzuliko da

Marc Tolrák agur esan dio Magna Gurpea Xota taldeari. Azken bi urtetan Irurtzungo klubean aritu da Tolrá, Bartzelonak utzita, baina orain bere taldera itzuliko da, Bartzelonara. “Marc Tolrá jokalari berezia da eta horregatik modu berezian esan nahi diogu agur. Betirako agur esatea nahiko genuke, horrek Bartzelonan arrakasta izan duela adieraziko bailuke, baina gero arte bat bada, berak badaki hau bere etxea dela. Kirol mailan eta maila pertsonalean irabazi gaitu. Gurekin bi urte egon izana harro egotekoa da guretako” adierazi zuen Xotako presidente Tatono Arregik. Tolrá ere emozionatuta azaldu zen komunikabideen aurrean. “Bi urte hauek nire bizitzako onenak izan dira. Etxetik urrun egon naiz baina etxean bezala sentiarazi naute. Lagunak eramaten ditut eta beraiek ere badakite lagun bat dutela Bartzelonan” erantzun zuen Tolrák. Imanol Arregi entrenatzaileak, bere aldetik, aitortu zuen “gehien markatu nauten pertsonetako bat” izan dela. “Niretako ohorea da Xotan egon izana” nabarmendu zuen teknikariak.
Tolrá bere garaian Araçak utzitako tokia betetzeko iritsi zen. Paradoxak paradoxa, orain Araça itzuli da Tolráren tokia betatzera. Tatono Arregik gaineratu zuenez, plantilla ixteko beste jokalariren bat falta da.