Kayak: gaur Irurtzunen

Guaixe 2015ko uzt. 28a, 11:17

Gaur, asteartean, 17:00etan, Irurtzungo igerilekuetan

Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak udarako prestatutako eskaintzaren barruan, gaur, asteartean, kayak jardunaldia izanen da, 17:00etan, Irurtzungo igerilekuetan. Ekimena antolatzeko Irurtzungo Udalaren laguntza izan du Mank-ek. 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahalko dute jardunaldian.


Ekimena dohainik da, baina izena eman beharko da Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com) edo herri bakoitzeko monitoreei esanez. Aurreko urtean 5-14 urte bitarteko 35 partaidek hartu zuten parte Olaztiko igerilekuetan burutu zen kayak jardunaldian.