Igandetik aurrera Familia Mintzakide

Guaixe 2015ko ira. 25a, 08:45
Heldu eta txiki, elkarrekin eginen dute etzi ibilbidea.

Familiak elkartu eta elkarrekin euskara praktikatzeko irteerak antolatuko dituzte. Lehena, Arrantzaleen Bidean (Irurtzun-Latasa-Irurtzun), igandean, 10:00etan Plazatik abiatuta.

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topagunea eta Sakanako Mintzakide programa elkarlanean sortutako eskaintza da Familia Mintzakide. Ekimen horrekin familia barruko hizkuntza harremanetan eragin eta euskararen transmisioari bultzada eman nahi zaio. Familia euskalduneni eta euskalduntze bidean egonda jarduera osoan zehar euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila duten guraso eta seme-alabei zuzenduta dago.

Izen ematea
Igandean bertan. Harremanetarako: aizpeataldea@yahoo.es edo 600 482 024 telefonoan (Sakanako Mintzakide).

Erlazionatuak