Horretan eragiteko antolatu dute Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak eta Sakanako Mintzakidek Familia Mintzakide. Igandean 22 pertsonek egin zuten arrantzaleen ibilbidea, Irurtzun eta Latasa arteko joan etorria. Familietako kideek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan zuten. Ekimenak segida izanen du.
Izen ematea
Euskara praktikatzera astean ordu batez elkartzen dira Mintzakideak. Hau da, euskara dakien pertsona bat eta aritu nahi duten lauzpabost pertsona. Kafe bat hartu, mendian ibili… nahi den jarduera eginen da ordu horretan, beti ere, euskaraz. Izena eman nahi duenak 600 482 024 telefonora hots egin, sakana_mintza@aek.org e-postara idatzi edo AEKren Itsasi euskaltegitik pasa daiteke. Dohainik da.