Irudiak, antzerkia, hitza eta musika

Guaixe 2016ko mar. 11a, 10:11
Desmedidas antzezlana iragartzeko irudia.

Horrela despedituko da Martxoak 8a dela eta antolatutako egitaraua.

 

Irurtzungo emakumeen taldeak antolatutako egitaraua asteburuan despedituko da. Gaur, 20:00etan, berdintasunari buruzko film laburrak eta ITBren inauteriei buruzko bideoa ikusteko aukera izanen da, Pikuxarren. Emakumeen Eguneko egitaraua Aurora Beltranen kontzertu akustikoak despedituko du, igandean, 19:00ean, kultur etxean. Emakumeari Buruzko Jardunaldien 23. edizioaren barruan antzerki tailerraren lau emanaldi iragarriak zeuden eta guztiz arrakastatsuak izan ziren.

Antzerki-tertulia
Bihar, 16:30ean, Emprededoras taldeak Desmedidas antzezlana ekarriko du, “batetik, edertasuna-bortizkeriari eta, bestetik maitasun erromantikoaren erreferenteei buruzko ikerketa proiektua”. Hiru aktorek, moda desfile baten aitzazkiaz, “ezinezko edertasunaren (gazte, mehe eta ile-horia) diskurtso mediatikoa” deseginen dute, “gorputz ideala ez baita existitzen; ameskeria horrek esklabu bihurtzen gaitu eta nortasuna, gu geu eraiki eta garen moduan onartzeko askatasuna, galarazten digu”. Desfilean hainba emakume estereotipo ikusteko aukera izanen da.

Maitasun erromantikoari dagokionez, “emakumea zaintzaile, ulerkor, gozo, konplize, diskretu, isil, sumiso, eder… eta gizonezko oldarkor, biolento, garaile, heroe, ausart, babesle… estereotipoak mantentzen duen kultura sustratu etengabe horri” erreparatuko diote. Antzerki estiloarekin eta satira erabiliz, “rol estereotipatuenak” begi puntuan izanen dituzte. Ikuskizuna bukatu ondoren, edertasunaren mitoa eta maitasunean hark dituen ondorioak desmitifikatzeko zer egin daitekeen aztertuko dute elkartutako guztiek. Beti ere, “edertasun eredu orekatuagoa, pluralagoa” bilatu asmoz.