Nafarroako Boxeo Txapelketa Irurtzunen

Guaixe 2016ko mar. 11a, 12:23

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan

Larunbatean boxeoko ring-ean bilakatuko da Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Nafarroako Boxeo Amateur Txapelketa hartuko du Irurtzungo pilotalekuak, 17:00etatik aurrera. Lehenik eta behin sailkatze faseak jokatuko dira eta 19:00ak inguruan txapelketako finalak egonen dira jokoan.

Cesar Bam-Bam Nuñez vs Jonathan Castaño
Nafarroako Txapelketa erabaki ondoren, boxeolari profesionalen txanda helduko da, jaialdiko plater nagusia, hain zuzen. Cesar Bam-Bam Nuñez boxeolari nafarrak Jonathan Castaño asturiarra izango du aurkari. Cesar Bam-Bam Nuñez Joxe Vicente Eguzkizaren ikaslea da.

Sarrerak aurretik eros daitezke (Kanku Gim-en eta Bar Gurun, aulkian 13 euro eta harmailan 10) edo egunean bertan, leihatilan (aulkian 15 euro eta harmailetan 12 euro).