Jumillaren eta Magna Gurpean artean puntu banaketa

Guaixe 2016ko mar. 21a, 16:15

Ostiralean Jumillaren kontra aritu zen Magna Gurpea Xota. Talde berdeak partidako jokaldi onenak izan zituzten eta baloiaren jabetza ere eurena izan zen, baina punteria faltagatik puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Partida hasieratik sortu zituen gol aukerak Magna Gurpeak, baina Jumillako atezaina bikain aritu zen. Baina 18. Minutuan Jesulitok ez zuen huts egin eta talde berdearendako gola sartu zuen. Atsedena baino lehen beste bi jokaldi garbi huts egin zituen Magna Gurpeak. Bigarren zatian Jumillagoak finago hasi ziren. Gol aukerak sortu zituzten eta 26. minutuan berdintzea lortu zuen Evertonek. Carlitosen jaurtiketa batek zurtoinean jo zuen eta azken minutuetan aukera gehiago izan zituzten bi taldeek. Baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Imanol Arregi entrenatzailearen iritziz Magna Gurpeak gehiago merezi izan zuen eta kontrako atean izandako punteria falta aipatu zuen arrazoi. “Atsedenaldira bizpahiru goleko abantailarekin joan beharra genuen, baina azken 10 minututan gaizki ibili gara” aipatu zuen Arregik.

Ostiralean Bartzelonaren kontra
Sailkapen orokorrean Inter Movistar da liderra (65 puntu). Magna Gurpea bosgarrena da (44 puntu). Ostiralean Magna Nafarroa Xotak sailkapenean bigarrena den Bartzelona hartuko du, Anaitasuna pabilioian. Zalantzarik gabe, ez galtzeko moduko partida.