Udako solstizioko ospakizunean parte hartzera deitu dituzte irurtzundarrak Aizpea, euskaltzaleen topagunetik. Zeinek bere afaria plazara eraman eta 21:00etan elkarrekin afaltzeko gonbidapena egin  dute. Jatekoaren lagungarri Foru plazan izanen den trikitixa musika. Gaua ongi sartua dela baieztatzen duten bezain laster, 22:30 aldera, sorgin taldea Irurtzungo plazaz jabetzeko ohitura dute. Haien nahia plazaren erdian piztutako suaren inguruan dantza egitea da. Akelarrera joaldunak eta txalapartariak batuko dira. Sorgin dantza gonbidapena ere bada, hura despedituta irurtzundarrak su gainean saltatzeko. Ospakizunera sorgin jantziz joateko gonbidapena luzatu dute Aizpeatik.