Udazkeneko dantza jaialdia

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:12

Larunbatean, 18:00etan, Irurtzungo frontoian

Otxandioko Urduri eta Orritz dantza taldeetako kideek, musika lagun, bihar 17:30ean Irurtzunen barna kalejira eginen dute. Haien helburua jantzi eta musika ederraren laguntzaz irurtzundarrak frontoira erakartzea izanen da, han udazkeneko dantza jaialdia eskainiko baitute bi taldeek. Euskal Herriko dantzen sorta ederra eskainiko dute bi taldeek, jendaurrean txandakatuz. Dantzaz gozatzeko aukera ez galtzeko gaztigatu dute.

Jaialdia bi dantza taldeen elkartrukearen ondorio da. Normalean Orritzek halako jaialdiak udaberrian antolatzen ditu baina aurten ezin izan da eta udazkenera atzeratu dute. Otxandiokoekin dantzan aritu ondoren, elkarrekin afaldu eta Pikuxarren parranda eginen dute. Laguntasuna sortuta Otxandiora bisita bueltatu beharko du Orritzek.

Deialdia
Orritz dantza taldeak mutilak behar ditu. Dantzan aritu nahi duen neska-mutil sakandarrek ostiraletan, 21:30ean, Irurtzungo eskolako gimnasioan dute hitzordua.