EH Bilduk bi liburu aurkezpen antolatu ditu martxorako

Guaixe 2017ko martxoaren 3a

Irurtzungo EH Bilduk ezker abertzaleko bi kide beterano ekarriko ditu herrira, zein bere liburua aurkeztera. Lehena Tasio Erkizia izanen da. Gaur, 19:00etan, Irurtzungo Iratxo elkartean Bizipenak eta hausnarketak liburua aurkeztuko du. Hurrengo aurkezpena Patxi Zabaletak eginen du martxoaren 17an. Tres tristes trileros. Arbeloa, Del Burgo y Aizpun liburua aurkeztuko du Pikuxarren, 19:00etan. Zabaletak liburu hori Floren Aoiz eta Jose Mari Esparzarekin batera idatzi du.