Magna Gurpea Xotak partida bikaina jokatu zuen asteartean Iruñean. Santiago Futsali 5 eta 1 irabazi zion talde nafarrak, eta lehen mailako titulua erabakitzeko play-offetarako sailkapen matematikoa lortu zuen. Ligan sailkatzen diren lehen 8 taldeek jokatzen dituzte play-offak eta Magna Gurpea zazpigarrena da sailkapenean.
Partida hasi eta berehala Palma Futsal estutzen hasi ziren Imanol Arregiren mutilak. Javi Eseverri eta Tafa Usin izan ziren taldearen martxa bere gain hartu zutenak. Santiagoren atera behin eta berriz iritsi ziren eta Eseverrik zulatu zuen, lehenengoz, galiziarren atea. Handik gutxira berdindu egin zuen Santiagok, Roberto Martilek zorigaiztoko jokaldi batean baloia ate propioan sartu eta gero. Baina hortik gutxira agintea hartu zuen Magna Gurpeak Eseverrik bigarrena sartu zuen.
Bigarren zatian, atzera ere Irurtzungo taldearena izan zen protagonismoa. Asierrek Santiagoren ahaleginak zapuztu zituen. Kontraeraso baten ondoren, Rafa Usinek berdeen hirugarren gola sartu zuen eta partida bukatzear zegoela, penalti bikoitza baten ondoren, Usinek laugarrena egin zuen. Partida guztiz bideratuta zegoela, azken unean Araçak bosgarren eta azken gola sartu zuen.
“Lortu ditugun hiru puntuak oso baliagarriak dira. Partidaren tarte batzuetan sufritu behar izan dugu, baina 3 eta 1-aren ondotik partidaren tempoa gidatu dugu” adierazi zuen Imanol Arregi zuzendariak, pozik.
Larunbatean Catgas aurkari
Izan ere, sailkapenean Movistar Inter da liderra (66 puntu) eta Magna Gurpea zazpigarrena da (44 puntu). Lehen mailako ligako titulua lortzeko play-offetara sailkapen matematikoa lortu du talde berdeak –sailkapeneko lehen 8 taldeak sailkatzen dira–, dituen baja eta errotazio falten arazoei aurre eginez.
Larunbatean Catgas Energia izango du aurkari Magna Gurpeak, 18:30ean, Santa Colomako Pavelló Noun, 18:30ean.