Espainiako areto futbol selekzioko Jose Venancio Lopez selekzionatzaileak 14 jokalari konbokatu ditu apirilaren 7tik 11ra bitartean Polonian jokatuko den Europako Txapelketarako Sailkatzeko Torneorako. Konbokatutakoen artean dago Magna Gurpea Xoako Dani Saldise irurtzundarra. 21 urte ditu Saldisek, jokalari azkarra eta indartsua da. “Albiste oso ona da, oso pozik nago deitu nautelako. Eman didaten aukera aprobetxatzen saiatuko nahiz eta hautatzaileari ni hautatu izanagatik ez dela okertu erakusten saiatuko naiz” adierazi du Saldisek. Saldiserekin batera, Magna Gurpeako Rafa Usin ariko da selekzioan. “Taldekidea izateaz gain, lagun handia da eta konfiantzazko norbait izatea gauzak errazten dizkizu. Hala ere, Espainiako selekzioarekin egon nintzen aurreko deialdian ikusi nuen sekulako giroa dagoela taldean” gaineratu du irurtzundarrak.