Euskaraz hitz egitera elkartu. Eta hitz egiteko aitzakia edozein testu motak, ikus-entzunezkok edo intereseko gairen batek ematen du. Asmo horrekin elkartzen dira Astelehen Zoriontsuak ekimeneko kideak. Hilean behingo hitzordua da eta hurrengoa gaur izanen da. Pako Aristiren Euskararen isobarak liburuaren aurreneko ehun orrien inguruan hizketatu ziren aurreko saioan. Iragarritakoan, berriz, 10. orritik liburu akabera arteko zatia izanen dute hizketagai. Bestelako astelehenak nahi dituenak, ekimenean parte hartzera gonbidatuta dago.