Larrazpi eguna

Guaixe 2017ko mar. 31a, 13:01

Apirilaren 1ean, larunbatean, 11:30etik aurrera.

Irurtzungo gazte elkarteak, Larrazpik, bere eguna ospatuko du bihar. Eguerdi aldera hasiko dira antolatutako ekitaldiak eta kontzertuekin ordu txikietaraino luzatuko dira. Hasteko, 11:30ean, haurrendako jolasak izanen dira Barazki gunen. 13:00etarako elkartean bertan bermuta iragarria dute. Ordu erdi geroago, egoitzan bertan, mahaira eseriko dira, bazkaltzera. Platerak garbitu ondoren, mus eta partxis txapelketen txanda iritsiko da, 15:30ean. Haiek despedituta, 19:00etan, gurdi-poteoari ekinen diote Larrazpitik. Eguna despeditzeko 21:15etik aurrera RPG7 (Vallecas), Skabidean (Iruñea), El Sonido de la Metralla (Iruñea), Urban Vietkong (Italia) eta Txep (Irurtzun) taldeen kontzertuak eta Jo ta Txo(Iruñea) disko jartzailea izanen da.