Josito Saxis (saxofoia), Jose Abubi (teklatuak eta armonika), Alberto Mendia (gitarrak), Remi Etxeberria (baxua), Natxo Garcia (bateria), Kris Oset (ahotsa) eta Felix Mendia (gitarrak eta ahotsa) zazpikoteak osatzen dute Hamaika aldiz taldea. Musika eta bestelako hamaika proiektuetan ibilitakoak denak, hortik hartu dute izena. Zenbait kolaboratzailerekin haize instrumentuak eta organo elektrikoa gehitzen dute.
Taldea Irurtzun aldean duela bi urte sortu zen eta Iruñeko kideekin osatuta gelditu zen. Euren errepertorioan denetariko musika estiloak opa daitezke, hasi popetik, rock eta reaggearekin segi bossa novatik pasa eta bestelako doinuekin ausartzeko. Euskaraz kantatzen dituzte eurek sortu edo beste olerkariei hartutako letrak. Maitasuna, aldarrikapenak, eguneroko kontuak… horiei kantatzen diete. Sakanako eskolen festari edota Aizpea euskaltzaleen topaguneak sustatutako 365 egun euskaraz kanpainetarako kantuen egileak izan dira.