Egunotan Europako Areto Futbol Txapelketarako txapelketa aurrekoa jokatzekoa da Polonian eta Espainiako selekzioarekin Madrilen kontzentratuta zegoen Magna Gurpea Xotako Dani Saldise jokalari irurtzundarra. Baina kontzentrazioa utzi behar izan du 21 urteko gazteak, erresonantzia bat egin baitiote eta ezkerreko izterreko soleoan zuntz-haustura duela ikusi baitute. Lehenbailehen osatzea, hori da orain Saldiseren helburua, Magna Gurpeak nahikoa baja baititu.