XXV. Irurtzungo Txapelketa, abian

Guaixe 2017ko api. 6a, 14:25
Irurtzungo Pilota Txapelketako 2016ko finalistak.

Afizionatu mailako puntako pilotariak lehiatuko dira, 8 bikote promesen mailan eta 28 bikote senior mailan. Asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da

Martxan dago XXV. Irurtzungo Txapelketa, aurreko asteburuan hasi eta garagarrilaren 10ean, Irurtzungo Trinitate festetan despedituko dena. Puntako pilotari afizionatuak lehiatuko dira bertan, 8 bikote promesen mailan eta 28 bikote senior mailan. Euskal Herriko, Errioxako pilotariak eta Soriako pilotari bat izango dira Irurtzungo eta Etxarrengo frontoietan lanean ikusiko ditugunak.

Asteburuko jardunaldia
Ostiralean, 19:00etan, Irurtzunen:
Azketa-Atxa / Antso-Aldutzin
Apezetxea-Lizeaga / Adonis-Aranguren
Larunbatean, 11:00etan, Irurtzunen:
Murgiondo-Aldabe / Barbajero-Zuasti
Matxin-Elizegi / Astiz-Landiribar
 
Asteburuko emaitzak
Kortabarria-Altuzarra 22 / Urkizu-Biain 17
Mediavilla-Medel 22 / Lizaso-Esnaola 18
Zubiria-Mendia 11 / Vidan-Telletxea 22
Elola-Galartza 22  / Rebole-Agirre 10