Magna Gurpeak Bartzelona liderra aurkari

Guaixe 2017ko api. 13a, 09:58

Igandean, 17:00etan, Bartzelonan

Asteburu honetan ez da lehen mailako areto futbol ligako partidarik jokatu, Eurokoparako sailkatzeko torneoa jokatu baitute selekzioek Polonian. Magna Gurpeako Rafa Usin aritu da Espainiarekin. Dani Saldise irurtzundarra ere aritzekoa zen baina ezin izan du, erresonantzia batean ezkerreko izterreko soleoan zuntz-haustura duela ikusi baitzuten. Ordutik, lesiotik osatzen dabil irurtzundarra.

Sailkapen orokorrean Bartzelona da lehen mailako ligako liderra (67 puntu). Magna Gurpea Xota seigarrena da (45 puntu), zazpigarrena den Peñiscolarekin puntutara berdinduta. Asteburu honetan ligako 28. jardunaldia jokatuko da. Hain zuzen ere Bartzelona liderra izango du aurkari Magna Gurpeak, apirilaren 16an, igandean, 17:00etan, Bartzelonan.

Errege Kopako finalerako sarreren salmenta
Magna Gurpea Xotak eta El Pozo Murciak maiatzaren 6an jokatuko dute Errege Kopako finala, 20:15ean, Guadalajaran (Eurosport). Sarrerak 10 eurotan jarriko dira salgai eta Magna Gurpeak eta Jaenek apirilaren 21ean Anaitasunan jokatuko duten partidan erosi ahalko dira. Hortik aurrera, apirilaren 24tik maiatzaren 4ra erosi ahalko dira, klubeko egoitzean.