guaixe.eus

Aurreskuaren bariazioak, entzun eta ikusteko

  Kultura  Irurtzun

Ostiralean, 20:00etan Irurtzungo kultur etxean.

Josetxo Goia Aribek 5 aurresku´s dokumentala aurkeztuko du Irurtzunen. Musikariak aurreskuaren interpretazio librea egin zuen: saxofoi hutsez pieza ezaguna bere erara moldatu zuen Goiak. Konposizio berriak dantzatzeko modu berria behar zuela eta dantzari bakarraren alde egin zuen. Bere doinua, berrinterpretatutako aurresku hori, ibilbide desberdineko bost dantzarik dantzatuko dute: Sonia Sanchez (Bartzelona), Iñaki Fortun (Iruñea), Marco Vargas (Sevilla), Chloé Brûlé (Kanada) eta Inma Chopo (Zaragoza).

Goiaren partituran oinarrituta, dantzari bakoitzak aurreskuaren irakurketa propioa egin du. Koreografiak filmatu zituzten eta hala sortu zuten dokumentala, Irurtzunen ikusgai izanen dena. Emanaldiaren ondoren, egilearekin euskal dantza, oraina eta geroa solasaldia izanen da. Tradizioaren eta sorkuntzaren inguruan gogoetako egiteko aukera emanen du sortuko den elkarrizketak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak