Perthes gaitza dutenen familien topaketa

Guaixe 2017ko mai. 5a, 12:15

Igandean, 11:00etatik aurrera, kultur etxean.

Perthes gaitza duen kideren baten familien elkarteak, Asfapek, familien topaketa antolatu du. Perthes gaitza jendartean ezagutarazi, elkarteko kideen artean iritziak eta esperientziak trukatzeko baliagarria izan nahi du topaketak. Perthes edota Legg-Calvé-Perthes gaitza jasaten duten haurrei izterrezurraren burura uneren batean odol jarioa ez zaie iristen eta, hortaz, hezur horretako zelulak hil egiten dira, horren ondorioz higadura gertatzen da. 3 urte eta 14 urte artean diagnostikatzen da, eta mutikoetan ohikoagoa izaten da.

Egitaraua
11:00etatik 11:30era Harrera eta izen ematea.
11:30etik 12:00etara Asfape elkartearen aurkezpena.
12:00ean Ama baten ponentzia.
12:15ean Perthes izan zuen gazte baten ponentzia.
13:00etatik 14:00etara Solasaldia.
14:00etan Bazkaria.

Oharra: haurrendako txokoa izanen da.