Irurtzun 2017 Kirol Jardunaldien barruan gaur, ostegunean historian atzera egingo dute eta Irurtzunen garai batean sortutako Reynolds txirrindula taldea izango dute hizpide. Reynolds taldeko zuzendari ohia izan zen Jose Migel Etxabarri ariko da hizlari lanetan, “Reynolds txirrindularitza taldearen historia Irurtzunen” gaia hartuta. Talde oso garrantzitsua izatera iritsi zen Reynolds, eta garai haiek gogoratzeko aitzakia polita izango da Etxabarriren gaurko hitzaldia.