Emakumeen Eguna 2021

Emakumeari eskainitako hilabetea

Guaixe 2021ko mar. 4a, 10:57

Aurreneko greba feministan egindako bilkura. Artxiboa.

Martxoaren 8a dela eta egitaraua prestatu dute hainbat eragilek elkarlanean.

28. Emakumeari Buruzko Jardunaldiak prestatu du Irurtzungo emakume taldea, beste hainbat eragilerekin batera. Ikuspegi feminista zabaltzeko hainbat jarduera iragarri dituzte.

Egitaraua
Martxoak 8, astelehena
19:00etan “Feminismotik dena aldatu, sistema arrakalatu” kontzentrazioa. Irurtzungo plazan. Irurtzungo emakume taldea. 
 
Martxoak 11, osteguna 
19:00etan Ekonomia feminista, ekonomia irauli, bizitza erdigunera. Hitzaldi solasaldia. Hizlaria: Jone Etxeberria. Iratzar fundazioa.  

Martxoak 17, asteazkena 
19:00etan Karmele Jaio idazlearekin “Aitaren etxea” liburuaz literatur solasaldia. Toki mugatua, izena emateko 616 017 997 (Whatsapp). Irakurle taldea (Pikuxar / Aizpea). 

Martxoak 21, igandea 
17:15ean VIII. Lilasterketa, oinezko martxa Ziorditik Irurtzunera. Aipatutako orduan Etxeberriko markesinan. Bakoitzak bakarrik bere herriko zatia egitea gomendatu da. Mank eta Altsasuko Udala. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: 948 564 823 edo 628 328 593 telefonoetara hots eginez edo berdintasuna@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatziz. 

Martxoaren 26etik 30era 
14:30etik 20:00etara Palestinako emakume errefuxiatuak erakusketa Irurtzungo liburutegian. UNRWAren erakusketa. Mank. 

Martxoak 27 eta 28, larunbata eta igandea. 
Berdintasun aldeko Escape Room edo ihes gela. 6 txanda, goizez eta arratsaldez, eta txanda bakoitzeko sei lagun. 12 urtetik gorakoendako. Izena ematea martxoaren 15etik aurrera Zabaleta harategian (948 500 155) eta izen ematek 6 euro pagatu behar dira. Irurtzungo emakume taldea.