Irurtzungo EHBilduren ekitaldia

Guaixe 2023ko mai. 22a, 10:08

Unai Razkin Iriarte Irutzungo EHBilduko alkategaia.

Maiatzaren 24an, asteazkena, Unai Razkin Iriarte Irurtzungo alkategaiaren eta Eneka Maiz hautetsiaren agerraldia izanen da.

Maiatzaren 28ko hauteskundeak gertu daude, eta alderdiak hauteskunde kanpainaren azken txanpan sartu dira. Maiatzaren 24an, asteazkena, 19:00etan, Irurtzungo EHBilduren ekitaldia izanen da, Foru plazan (eguraldi txarrarekin Barazkigunen). Besteak beste, Unai Razkin Iriarte alkategaiak eta Eneka Maiz Nafarroako parlamentuko hautetsiak parte hartuko dute.