Parte hartze errekorra mus txapelketan

Guaixe 2023ko aza. 14a, 12:51

Iratxok antolatutako lehian parte hartzaileen arteko giro ederra izan zen.

San Martin festetan hutsik egiten ez duen ekitaldietako bat Iratxo elkartearen mus txapelketa azkarra da. Larunbatean jokatu zen, elkartean bertan. Nabari zen txapelketa asteburuan jokatu zela, aurreko urteetan 27 bat bikote lehiatu baziren, aurten 39 izan baitira, txapelketako parte hartze errekorra. Txapela Ane Berazak eta Alex Teruelek jantzi zuten, finalean Jose Julian Matxaini eta Asensio Galarzari irabazi ondoren. Kontsolazioko finalean Martin Legarrak eta Fiko Hernandezek Julen Iragi eta Julen Martijari irabazi zieten. Lau bikoteendako sariak izan ziren: urdaiazpikoak, gaztak eta ardo botilak. Iratxo elkarteak parte hartzaileen presentzia espero dute heldu den urtean. 

Erlazionatuak