Maialen Aramendiak Setmana de Valencia despeditzea lortu zuen

Guaixe 2017ko mar. 13a, 15:53

Iturmendiarra 117.a sailkatu zen

Asteazkenean hasi eta larunbatean despeditu zen emakumezkoen Setmana de Valencia lasterketa. 146 txirrindulari lehiatu ziren, 26 taldetan. Proba gogorra, Cervelo-Bigla taldeko Cecilie Ludwig txirrindulariak lortu zuen garaipena (7:08:41). Jubenil mailako Maialen Aramendia Espainiako selekzioarekin lehiatu zen. Iturmendiarrak lasterketa despeditzea lortu zuen. 117.a sailkatu zen sailkapen orokorrean (7:44:02)

Aurki Belgika eta Holanda
CAF Turnkey Engineering taldeak martxoaren 26an Gent-Wevelgem txirrindularitza proba klasikoan parte hartuko du, Belgikan, eta apirilaren 21ean eta 23an EPZ Omloop van Borsele proban, Herbehereetan, talde misto bezala, hau da, beste taldeek utzitako korrikalariekin. Aipatu bi probak UCI-ko Nazioen Koparako baliagarriak dira eta Europako txirrindulari onenak lehiatzen dira bertan. CAF Turnkey Engineering taldeko Maialen Aramendia iturmendiarra da aipatu probetan arituko den txirrindularietako bat, Niki de Wit, Nekane Gomez, Isabel Martín, Aroa Gorostiza eta Sofia Rodriguezekin batera.