Udal berriak kargua hartu du

Guaixe 2023ko abe. 20a, 10:00
Iturmendiko Udala abenduare 16an eratu zen. UTZITAKOA

Azaroko hauteskunde partzialetan aukeratua izan zen.

Iturmendiko Udal berriak larunbatean hartu zuen kargua. Herriak, estreinakoz, emakumezko alkate bat du: Kai Galartza Cervera. Galartzak badu eskarmentua udalean, 2011 eta 2015 eta 2015 eta 2019 legegintzaldietan zinegotzi izan baitzen. Harekin batera udala osatzen dute Ainhoa Alustiza Galartzak, Ekaitz Gabirondo Zelaiak, Aitor de Langarica Alkaldek, Garbiñe Lopez Aseginolazak, Urko Agirre Gabirondok eta Maider Gabirondo Zelaiak.