Hogei kinto Iturmendin

Guaixe 2024ko ots. 6a, 10:24
2024ko Iturmendiko kintoak. UTZITAKOA

Otsailaren 9an hasi eta 11n despedituko dituzte, ostiraletik igandera, kinto ospakizunak Iturmendin.

Aurten bi iturmendiar dira kintoak: Enaitz Gabirondo Agirre eta Gaizka Sukia Agirre. Baina kinto zaharrek eta gazteek bat eginen dute haiekin, eta hogei bat gazteko segizioa osatuko dute. Kintoek dagoeneko badakite zer den kinto eskean ibiltzea, ilbeltzaren 1eko goizaldean Ur goiena kantatuz eskean ibili baitziren. Otsailaren 9an eta 10ean kinto ospakizunan izanen dituzte, eta udaberrian beste zeregin bat dute kinto iturmendiarrek: plazan jarriko den maiatza prestatu eta herrira eraman. Behin hura kenduta, saldutako egurretik ateratako dirua kintoendako izanen da.

2024ko Iturmendiko kintoen egitaraua

Otsailak 9 ostirala

21:30 Afaria, Aritzaga elkartean. Ondoren bertan eginen dute parranda.

Otsailak 10 larunbata

11:00 Gosaria, Aritzaga elkartean.

11:30 Kinto eskea etxez etxe. Baserritarrez jantzita ibiliko dira, trikitilarien doinuez lagunduta eta bonboa joaz. Dirua ematen dietenei pastak eta moskatela eskainiko dizkiete. Lanak eginda, poteoa.

14:30 Bazkaria, Aritzaga elkartean.

19:30 Altsasura hango kintoak dantzan ikustera.

22:00 Afaria Altsasun.