Alkate ordea izendatu dute

Guaixe 2024ko ots. 15a, 11:18
Iturmendiko Udala eratu zen egunean. ARTXIBOA

Aldi berean, zinegotzi guztiek ezkontzak egiteko aukera eskuratu dute.

Azaroaren 26ko udal hauteskunde partzialaren ondoren, Iturmendiko Udal berriak abenduaren 16an hartu zuen ardura. Alkatetza Kai Galartza Cerveraren esku gelditu zen. Legeari jarraituz, Galartzak Ainhoa Alustiza Galarza zinegotzia Iturmendiko alkateorde izendatu du. Bestetik, alkateak ebazpen bidez jakinarazi du zinegotzi guztien esku utzi duela herriko etxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.