Iturmendiko hirigintza planean aldaketa onartu da

Guaixe 2024ko mar. 19a, 11:11
Iturmendiko ikuspegia Urdiaingo eliz dorretik. ARTXIBOA

Eraikin osagarrien ingurukoa da aldaketa.

Iturmendiko Udalak herriko Udal Plan Orokorraren antolamendu xehatuaren determinazioetan egindako aldaketa behin betiko onartuta gelditu da. Udalak hirigintza planeko eraikuntza tipologiei buruzko 42. artikuluan egin du aldaketa, eraikingintza baldintza orokorrei dagokien laugarren puntuan hain zuen ere.

Aldaketan jaso denez, eraikin osagarria da eraikin nagusiaren euskarri gisa lur zatiaren barruan eraikitako eraikin oro, bolumen nagusiarekin batera eraikitakoa izan arren. Eraikin nagusitik bereizitako bolumena da. Bolumenaren azalera eraikiak eraikigarritasuna zenbatzen du. Eraikin osagarria eraikin txikia edo eraikin osagarria edo eranskina izan daiteke. Eranskina denean (atxikitako bolumena): beheko solairuan, ataripean, fatxaden kanpoko galerian eta abarretan irtengunea edo atxikia dago. Erabilera hori eraikin nagusiaren erabilera bera edo bestelakoa izan daiteke, eta erabilera bateragarrien artean egongo da. 

Eraikuntza txikia edo eraikuntza osagarria (bolumen isolatua): estalkiak, karpak, teilapeak, estalpeak, etxolak, negutegiak, eta abar dira. Eraikin nagusiaren erabilera ez bezalakoa izango da, eta erabilera bateragarrien artean egongo da. Aldaketaren berri Nafarroako Aldizkari Ofizialaren martxoaren 8ko zenbakiak eman zuen.