Iturmendik balorazio txosten berria du

Guaixe 2024ko mar. 21a, 11:12
Iturmendiko ikuspegia Bakaikuko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Txosten proiektua apirilaren 15era arte jendaurrean dago eta egokiak jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. 

Iturmendiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten, eta bien artean egin dute agiria. Dokumentu tekniko horren bidez Iturmendiko ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka emateko metodo eta parametro teknikoak ezarri dituzte. Balorazio txosten proiektuan interesa dutenek eskura izanen dute udaletxean, baita iturmendi.eus udalaren web orrian ere.