Izurdiagako trenbide pasagunea kentzeko proiektua behin betiko onartu ondoren, Herri Lanetako zuzendari nagusi Ignacio Nagore Lainek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deia luzatu du (zerrenda atzo argitaratutako Foru Aginduan dago). Haien titularrak, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona, otsailaren 16an, 17an eta 18an Arakilgo udaletxera joateko deitu ditu, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak, egiteko. Titulartasuna frogatzen duten agiriak eraman beharko dituzte.