Europako Artisautza Egunak dira gaurtik etzira. Brun forjak beste behin ekimenarekin bat egin du. Alde batetik, Izurdiagako Forjaren Interpretazio Guneak ate irekien jardunaldiak eginen ditu, bihar arratsaldean eta etzi goizean. Doan bisitatu ahalko da gunea. Horretaz aparte, Irurtzungo Viejo Legarra tabernan erakusketa jarri dute. Bai batak bai besteak “artisautza eta, zehazki, forja gertutik ezagutzera eman nahi dugu. Mantentzen saiatzen garen ogibide zaharra”, azaldu digu Eduardo Brun Irisarrik.
Aurkezpena
Asteburuko ekimenek ere web gune berriak erakusketako balioko dute: www.centrodeinterpretaciondelaforja.eu/ eta www.forjasbrun.eu/.