Forjariak lanean ikusteko aukera izan da

Guaixe 2024ko api. 9a, 10:20
Gazteak burdina lantzen. FORJASBRUN.EU

Artisautzaren Europako Egunak ekimenaren barruan Brun forjariek erakustaldia egin zuten.

Brun forjariak lanean ikusteko aukera izan zuten hainbatek asteburuan. Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta Artisautzaren Europako Egunetan parte hartu baitzuten izurdiagarrek. Forjarien lantegitik pasa zirenek tradizio handiko artisauak lanean ikusi zituzten, 1772tik lanbide horri eskainitako zazpigarren belaunaldia ari baita lanean gaur egun. Bisitariek XVIII. mendeko sutegi bat funtzionamenduan ikusteko aukera izango dute, eskuz forjatutako piezen barruko eta kanpoko erakusketa eta forjaketari buruzko dokumental ikusteko aukera izan zuten. Hori guztia baitago Izurdiagako Forjaren Interpretazio Zentroan. Haren bidez sektoreari aplikatutako ekoizpen prozesu osoa ezagutzeko aukera izan zen, burdin minerala harrian biltzen denetik erabat bukatu den arte.