'Gogo bete kantuz' Izurdiagan

Guaixe 2024ko mai. 7a, 12:05

Santa Maria la Realeko Ahots Grabeen abesbatza. NAFARROAKO ABESBATZEN ELKARTEA

Maiatzaren 11, larunbata, Santa Maria la Realeko Ahots Grabeen koroaren kontzertua izanen da, Izurdiagako elizan.

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Con Voz propia - Gogo bete kantuz zikloa egiten ari da Nafarroatik, eta maiatzaren 11n, larunbata, 12:00etan, Iruñeko Santa Maria la Realeko Ahots Grabeen abesbatzak kontzertua emanen du Izurdiagako elizan. Koroa 2000. urtean sortu zuten Santa Maria la Realeko Eskolanian izandako ikasleek. Eskolania 1950. urtean sortu zuten eta Iruñeko Katedralean alderdi musikala egiteko haurrek osatzen zuten. 1960ko hamarkadan Eskolania desagertu zen, baina zenbait hamarkada ondoren abesbatza sortu zuten. Mota guztietako eta herrialde askotako kantak osatzen dute errepertorioa eta zuzendaria Pedro Maria Ardaiz da.