Astekoa

Eguberri on?

Abendua. Udazkenaren azkeneko hostoek paisaia biluziei uzten diete lekua. Orokorrean gutxien lan egiten dugun hilabetea, dirua gehien gastatzen dugun unea den bitartean. Urte osoan hemendik harantz edota mundutik bira eman ondoren, abenduan sutondora itzultzen gara. Abendua eta Gabonak. Gabonak eta etxea. Itxura ona du honek. 

Halere, Gabonen sinonimo dugu ere alkohola, erosketak, janaria eta familia. Baita zoriontasuna eta bakea kontzeptuen derrigortasuna ere. Edonon jasotzen ditugun iragarkiak ikusi besterik ez dago, "eguberri on" mezuez blai. Zer gertatzen da alkoholarekin arazoa dutenekin, ordea? Are gehiago, errazten al dugu gure artean alkohola ez edateko aukera? Badirudi, beraientzako lekurik ez dagoela festa hauetan. Bestalde, kontsumoaren egunak direlarik, diru nahiko edukitzea beharrezkoa da. Zer gertatzen da oparirik erosi ezin dituztenekin? Azken urteotan daramagun bidearekin pertsona askok, diru falta dela eta, egunero borrokatu behar dute jatekoak eta lo egiteko lekua mantentzeko. Honen harira, hainbesterainoko bazkari edota afariren beharra dugu. Norbaitek pentsatu al du elikadura nahastea duten pertsonetan? Azkenik, familia; Gabonetako izarra. Nola uste duzue bizitzen dituztela egun hauek familian bertan zoriontasuna ala bakea aurkitzen ez duten edo norbait galdu dutenek?
Hauek guztiek, Gabonak normaltasunez bizitzetik at geratzen dira. Aldiz, guztiok dugu Eguberritan existitzeko eskubidea. Bai zoriontasunez ez bada ere. Eguberri on! Ala ez hain on. Bakoitzak bere modura ospa ala ez dezala ospa!