Udazken eta negu honetako tendentziak

Erabiltzailearen aurpegia Aurkene Ormazabal Fuste 2014ko urr. 17a, 06:00

Zenbatetan sartu gara denda batera zerbait erosteko asmoarekin eta esku hutsik irten gara? Niri behin baino gehiagotan gertatu zait. Horregatik, orain, dendetara sartu aurretik pauso batzuk ematen ditut.

Lehenik eta behin, momentuko tendentziei begiratzen diet eta azterketa sakon bat egiten dut. Nola? Aukera asko daude moda, zein tendentziekin harremanetan egoteko, esate baterako prentsa idatzian aldizkari espezializatuak aurkitzen ditugu: Vogue, Telva eta Harper’s Bazaar izango lirateke aldizkari irakurrienak. Hala ere, Internet munduan murgiltzen bagara emaitzak bukaezinak dira.

WGSN izan ahal da orrialderik sendoena, bertan, tendentziak aipatzen dituzte urte beteko aurreikuspenarekin. Horregatik, mota hauetako orrialdeak enpresei bideratuta daude.

Beste aukera bat blogak izango lirateke, orain dela hamar bat urte hasi ziren eta gaur egun sekulako arrakasta daukate moda munduan. Gehienbat blog hauen idazleak hemezortzi hogeita hamar urte bitarteko emakume anonimoak izaten dira, eta gehienetan bere estilismoak erakusten dituzte. Horrela, batzuk marka ezagunen irudi eta publizitate sendo bihurtu dira. Estatu mailan Collage Vintage, Lovely Pepa edo My peeptoes  dira irakurrienak eta, nazioartean, Sincerelly Jules, Chiara Ferragni, Song of style...

Dena den, nire blogik gogokoena Trendencias da, bertan aditu desberdinak idazten dutelako eta ez direlako estilismoetan bakarrik oinarritzen , baizik eta moda munduan gertatzen diren berri guztiak argitaratzen dituztelako.

Udazken-negu honetan murgilduta, zeintzuk dira tendentzia orokorrak? Koloreetan erregea Burdeos kolorea da eta, botinetan, puntuzko jertseetan edo praketan aplikatu ahalko genuke. Hala ere, prenda izarrak denboraldi honetarako pontxoak, kapak, ilezko berokiak eta larruzko gonak dira. Aldiz, inspirazio iturri bezala militar mundua dago, beraz khaki kolorez jantzita daude momentuko denda guztiak.

Bukatzeko aipatu, tendentziak gure gustuetara aplikatu behar direla eta tendentziek ezin dutela gure estiloa aldatu...