ALTSASUKO GEROA BAIk SINDIKATU ETA BANKUETXEEN KONTRA BURUTU DIREN ERASOAK GOGOTIK SALATU DITU

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai Altsasu 2015ko mai. 4a, 10:03
Pasa den apirilaren 30a eta maiatzaren 1a arteko gauean, Altsasuko hainbat finantza entitate eta UGT eta CCOO sindikatuen egoitzen kontra burututako erasoen aurrean, Geroa Bairen Altsasuko Herrigunea osatzen dugun gizon eta emakumeok erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu.
 

Geroa Bain adierazpen askatasunaren aldekoak gara, erabat, edozein sistema demokratikoaren oinarria badela sinetsita baikaude. Hala ere, horixe modu zibikoan aldarrikatzearen aldekoak gara, eta inolaz ere ez gisa honetako ekintza onartezinen bidez, izan ere, horrelako erasoekin Altsasuko biztanle denak baikara galtzaile, erasotutako eraikinen bizilagunez gain, herriak berak galtzen baitu, Altsasuren irudia zipriztintzen eta zikintzen baita. Guztion esku dago Altsasuren alde errespetuz aritzea lanean, gizartean bizi baikara eta, hori bera dela eta gure oinarrizko eskubideak garatu behar ditugu gure bizilagunenak ere errespetatuz. Eta horretan, idazki honen bidez gaitzesten ditugun gisa honetako erasoek ez dute tokirik.