Etxarri Aranazko plaza mozorroen bilgune

Erabiltzailearen aurpegia Marina Arevalo Alonso 2024ko ots. 13a, 11:26

Txatarrak etxean gelditu ziren larunbatean, mozorro festari txanda emateko. Plaza mozorroen bilgune bihurtu zen eguerdian, eta bazkaltzeko garaia iritsi bitartean irudimen pasarela gisa funtzionatu zuen. Iluntzean mozorro lehiaketa hartu zuen plazako estalpeak atzera ere. Mozorro parrandak luze jo zuen.