GUAIXEren bi lan finalistak dira TOKIKOM Sarietan

 

Bosgarren urtez jarraian, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak emanen ditu aurten ere. Finalisten artean guaixeren Mozorrotu zaitez gurekin azala eta Batzen gaituena dokumentala daude, azalik onena eta ikus-entzunezkorik onena izendatuta, hurrenez hurren. Berrikuntza gisa, laugarren sari bat ere izango da aurten: Komunitatearen saria. Epaimahaiak proposatutako bederatzi finalistaren artean, publikoaren bozka gehien jasotzen dituen lanak eramango du sari hori.