Maiatzak ikuskaritza pasa du

Urteetan maiatza jartzeko lanak gidatu zituen Julio Lopez de Zubiria Larrazak. Bere esanetara iturmendiarrek aldi berean indar egiten zuten maiatza jasotzeko. 20 metro baino gehiagoko pago enborrak jarri ohi dituzte plazaren erdian maiatzaren lehenean. Juliok lekukoa pasa du, baina larunbat eguerdian maiatzara hurbildu eta egoki jarrita zegoen ziurtatu nahi izan zuen. Enborra besoekin inguratuta eta bastoiarekin neurtu zuen, eta 
oinarriko ziriak egoki sartuta zeudela ikuskatu zuen.